Merkurioko geologia

Mariner 10 zunda.

Mekurioko geologiari buruzko informazio gutxi dugu, zehazki, eguzki sistemako barne planeten artean datu eta jakintza gutxien dituguna da. Zundentzako eremu arriskutsua da, Eguzkiarekiko duen hurbiltasunagatik eta gainera, planetaren errotazioak ez du laguntzen, 58 egun lurtar behar baititu Merkuriok bere ardatzaren inguruan bira bat emateko. Errotazioaren erruz, NASAren Mariner 10 zunda Merkuriora hurbildu zenean, 1974 eta 1975ean, Eguzkiak argitzen zuen aldean baino ezin izan zituen azterketak egin.

2011ko irailean MESSENGER zundak Merkurioren lurren %99a kartografiatu zuen, kontuan hartzekoa da zunda hau planeta honetara 2004ean iritsi zela. Argazkiak koloreetan, txuri beltzean eta monokrometan atera zituen, Mariner 10 zundak atera zituen argazkiekin alderatuta, askoz kalitate onagoa dute.[1]

  1. Campbell, Paulette (2011ko irailak 29). «Orbital Observations of Mercury» (Ingelesez). 2012ko maiatzaren 11ean berrikusia.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search